Magallanes–en Hodeiak
Astr. Hego hemisferiotik ikus daitezkeen bi galaxiaren izena. Gure galaxiatik (Santiagoko Bidetik) hurbil daude (150.000 argi urtera), eta Magallanes–en Hodei Nagusia eta Txikia izenez ezagutzen dira. Magallanes–en Hodeiak, kimika osagarrien arabera, Santiagoko Bidekoak ez bezalakoak dira: haietan kimika gai astun eta metal gutxi dago, izar trinko gutxiago baitute, eta horiek dira gai astunak sorrarazten dituztenak. Hodei Nagusiak espiral forma du, eta Txikia, berriz, irregularra da; Magallanes-en Hodeiak gure galaxiaren satelitetzat jotzen dira, gas–zubi batez (Magallanes–en gas lasterra) loturik baitaude Santiagoko Bidearekin. Bien masak batuta, gure galaxia baino askoz ere txikiagoak dira.