Magallanes eta Txileko Antartika
Txile hegoaldeko lurraldea; 1.382.034 km2 eta 155.278 biztanle. Hiriburua, Punta Arenas. Antartika aldeaz gainera beste bi gune bereizten dira: Ekialdean Patagoniako mendikatea dago (Andeak), glaziarren eraginez oso higatua eta 1.000 metrotik gora izotzak estalia. Argentinako mugan 3.000 m baino gehiagoko gailurrak daude (Fitzroy, 3.340 m eta Murallon, 3.600 m). Mendebalean, Ozeano Barearen aurrean, itsasoak hartutako gunea da zabalena, itsasarteek eta estuguneek banatutako uharte ugarik osatua. Aipagarriak dira Mesier, Concepcion, Ancho, Beagle eta Magallanes itsasarteak eta Wellington, Hannover, Clarence, Hoste, Navarino eta Tierra del Fuego uharteak. Klima hotz hezea da beti (urtearen batez bestekoa 6 °C da eta 2.000-3.000 mm ur hegoaldean). Historian zehar urre meategiek garrantzi handia izan dute, baina gaur egun ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (ardia) eta basogintza dira, petrolio hobiekin batera.
- mafrunditze
- Magadha
- magal
- Magaloff, Nikita
- magalpe
- Magallanes eta Txileko Antartika
- Magallanes itsasartea
- Magallanes, Fernando
- Magallanes–en Hodeiak
- Magdalena
- Magdalena