Madre de Dios
Peru eta Boliviako ibaia; 1.450 km luze. Peruko Andeetako ekialdean sortzen da, izen bereko departamenduan, Carabaya mendietan. Inambari, Tambopata eta Las Piedras ditu adar nagusiak. Beni ibaira eramaten du ura, Bolivia barruan. Madeira ibaia osatzen da bi ibaiek, Madre de Dios eta Beni, bat egin ondoren.