Madre Oriental, Sierra
Mexikoko ekialdeko mendikatea. Texasko hego-mendebaletik Cofre del Perote ingururaino luzatzen da, bertan Eje Neovolcánico deituarekin bat egiten duela. Mexikoko hegoaldeko eta iparraldeko goi-ordokien sortaldeko ertza osatzen du. 1.300 km da luze, ipar-mendebaletik hego-ekialdera; batez besteko zabalera, 50 km; batez besteko garaiera 1.500 m. Gailur nagusia Peña Nevada da (3.664 m). Era askotara izendatzen da zeharkatzen dituen guneetan. Horrela, Texasen Bing Bend esaten diote eta hego-ekialdeko ertzean Hidalgo eta Puebla izenak ditu.