Madrazo Lavín, Javier
Euskal politikaria (Riaño, Kantabria, 1960). Ezker Batua-Berdeak alderdi politikoaren koordinatzaile nagusia da. Filosofian lizentziaduna da, eta ingeniaritza eta teologia ikasketak ere egin ditu. Institutuko irakasle da ogibidez, baina gaur egun lan utzialdi egoeran dago, hautetsia baita. 1994ko urriaz geroztik Eusko Legebiltzarreko biltzarkidea da. Urte bereko abenduan, Ezker Batua-Berdeak alderdiaren IV Biltzarrak Koordinatzaile Nagusi hautatu zuen. 2001en, Eusko Jaurlaritzaren zazpigarren legealdian, hirutariko gobernuaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu izendatu zuten.