Madrazo Agudo, José
Espainiar margolaria (Santander, 1781 - Madril, 1859). Daviden ikasle izan zen. Erroman Karlos IV.ak bere margolari izendatu zuen 1816an, eta hiru urte geroago Madrila itzuli zen. Eragin handia izan zuen bere garaiko margolari gazteengan. Historiako genero klasikoko gaiak margotu zituen gehienbat (La muerte de Viriato, Disputa de griegos y troyanos por el cadáver de Patroclo, La muerte de Lucrecia). Erlijio gaiak ere margotu zituen (Virgen con el Niño, Palacio de Aranjuez). Hala ere, erretratuak eman zion ospe handiena: Carini printzesa, Fernando VII. zaldi gainean, Vilchesko kondea (1827) etab.