Machu Picchu
(Kitxuaz, “Gailur zaharra”). Peruko antzinako inken gotorlekua, Urubamba ibaiak osatzen duen haranean, Cuzcotik 80 km ingurura, ipar-mendebalean. Espainiar konkistatzaileek ez zuten inoiz aurkitu. 2.350 m-ko garaieran dago. Hiri horretako aztarnak Hiram A. Bingham-ek aurkitu zituen 1912an; harresi bat, barnean 150 eraikuntza baino gehiago dituena, igarobideen eta eskaileren bitartez elkarren artean lotuak. Apaingarri gutxi dute, inken beste eraikuntza batzuen aldean. Aipatzekoak dira Iturrien eskailera, Plaza Sakratua, Hiru Leihoen tenplua, Intihuatana eta Errege Jauregia.