Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Machaut

edo Machault, Guillaume de. Frantses musikagile eta poeta (Machault, Champagne, 1300 - Reims, 1377). Frantziako XIV. mendeko musikagile ospetsuena izan zen. Poeta gisa lirika molde berriak landu zituen, gaiak ia betikoak, didaktika alorrekoak eta alegiak, erabili bazituen ere. Voir-Dit (Egiaren esana) bere poema ezagunenak poeta adinduaren eta goi mailako neska gazte baten arteko amodioa du gai nagusia; poema horrek eragin handia izan zuen ondoko poetengan. Musika landu zuen bereziki; obra liriko ugari idatzi zuen Ars Nova deituriko teknika moldeen barnean (rondoak, baladak, lai eta virelai poema moldeak, gorteko musika). XV-XVI. mendeetako meza polifonikoen aitzindaritzat jo izan da Machaut.