Mâche, François-Bernard
Frantses musikagilea (Clermont-Ferrand, 1935). Abangoardiako adierazpide berrietara zabaltzen ditu ateak, eta bere lanetan osagai elektroakustikoak eta ahozko hizkuntzaren manipulazioak nahasten ditu, instrumentazio bereziarekin. Mâcheren lan nagusiak hauek dira: Bolumenak ganbera orkestrarako (1960); Rambaramb, pianorako eta orkestra sinfonikorako (1972); Tonbuktu (1982); Tempora (1988).