MacNeice, Louis
Irlandar idazlea (Belfast, 1907 - Londres, 1963). Oxforden ikasi zuen, eta literatura klasikoko irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan. 1941-1949 bitarteko urteetan BBC irratiko programa zuzendaria izan zen, eta, aldi berean, Atenasko Britainiar Institutuko zuzendaria. Spender, Auden eta Day Lewis britainiar idazleekin batera, 1930 ondoko urteetan Britainia Handiko olerkigintzan tradizioa eta iraultza elkartzen ahalegindu zen olerkari belaunaldia osatzen du. Poema bildumen artean azpimarragarriak ditu Poems (1935), Collected Poems 1925-1948 (1949), Solstices (1961, Solstizioak). Saiakerak ere idatzi zituen; Modern Poetry (1938, Poesia modernoa) eta The Poetry of W. B. Yeats (1941, W.B. Yeats-en poesia) besteak beste.