MacEnroe, John Patrick
Estatu Batuetako tenis jokalaria, 1980aren ondoko urteetan izan den tenis jokalari handienetarikoa (New York, 1959). Lau bider irabazi du Flushing Meadow-eko lehiaketa (1979, 1980, 1981 eta 1984), hiru bider Winbledon-ekoa (1981, 1982, 1984), hiru aldiz Masters-a (1978, 1983, 1984) eta lau alditan Davis Kopa (1978, 1979, 1981 eta 1982), maila apalagoko beste lehiaketa askoren ondoan.