MacDiarmid, Hugh
(Jaiotza Izenez Christopher Murray Grieve). Eskoziar poeta (Langholme, 1892 - Edinburgo, 1978). Eskoziako literaturaren Berpizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen XX. mendearen lehen erdian. Saiakerak eta satirak idatzi zituen batez ere. Eskoziako idazle nagusitzat hartua izan da, Robert Burns-ekin batera, Eskoziako hizkuntzari literatura maila eman baitzion.Eskoziera zaharrez eta ingelesez idatzi zuen. Bere lanen artean azpimarragarri dira: A Drunk Man looks at the Thistle (1926), Stony Limits and other Poems (1934), Selected Poems of Hugh M. D. (1945), A Kist of Whistles (1947), Three Hymns to Lenin (1957). Hala ere, bere lanik azpimarragarriena Haud Ferrit da (horren lehen agerpena In Memoriam James Joyce [1955] izenekoa izan zen).