Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Macchiaioli

Inpresionismoaren aitzindari nagusitzat hartu ohi den italiar margolari taldea. Macchiaioli taldea osatzen zuten margolariak Florentzian, 1855-67 bitarteko urteetan, bildu ohi ziren. Garai hartako akademia ereduen kontra jardun zuten, eta ordu artekoa baino estilo biziago bat proposatu zuten, kolorezko orbanak (macchie) erabiliz “errealitatearen” inpresioa agerrarazteko. Corot margolari frantsesaren eta Barbizongo eskolaren eragina nabaria da taldeko margolariengan, baina hauek, ikuspegiak ezezik erretratuak eta historiako gertaerak ere margotu zituzten. Talde horretako margolarien artean, aipatzekoak dira Giovanni Boldini, Giovanni Fattori, Telemaco Signorini, Silvestro Lega, Raffaello Sernesi etab.