MacCartney, Paul
Ingeles kantaria eta musikagilea (Liverpool, 1942). «The Beatles» taldearen sortzaileetako bat izan zen; John Lennonekin batera, talde horren abesti gehienen egilea izan zen. Taldea banatu ondoren (1970), musikagintzan jarraitu zuen emaztearekin batera, eta 1971. urtean «Wings» izeneko taldea sortu zuen. Azpimarratzekoak dira MacCartneyren lanetan musikaren lirikotasuna eta doinuaren garrantzia. Bakarrik egindako lanen artean nabarmenak dira: Ram (1971), Band of the run (1973), Over America (1976), Back to the egg (1979), eta Pipes of peace (1983).