Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacCarthy, Joseph Raymond

Estatu Batuetako politikaria (Grand Chute, 1908 - Bethseda, 1957). Alderdi errepublikarreko senatari izan zen Wisconsin-eko estatuaren izenean. Ideia guztiz atzerakoiak zituen. 1950era arte ez zen ezaguna izan. Urte horretan kanpaina gogorra hasi zuen Estatu Batuetako pertsona ezagun asko, horietako asko goi mailetako funtzionarioak, komunistak eta are espioiak ere, zirela salatuz. Frogarik gabe aritu izan bazen ere, Koreako gerrak, eta Txinan Mao Zedong-ek garaipena lortu izanak, giro egokia sortu zuten Estatu Batuetan MacCarthy aldeko jarrera pizteko. Azkenerako D. Eisenhower, Estatu Batuetako lehendakaria bera altxatu zen haren kontra.