Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maccarthismo

iz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1950-1954 urteetan Estatu Batuetan, Joseph R. MacCarthy senatariak ideia komunistak edo gobernuaren aurkakoak zituzten amerikar guztien kontra antolatu zuen kanpainari ematen zaion izena. Maccarthismoak Estatu Batuetako kulturako eta politikako hainbat pertsona espetxeratu, erbesteratu eta hiltzera ere kondenatu zituen, susmo hutsez edo oinarririk gabeko salaketa soilez: Rosenberg senar-emazteen kasua izan zen nabarmenenetakoa.