Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Macbeth

Eskoziako erregea 1040-1057 bitartean (? - Aberdeen, 1057). Duncan I.a eskoziarren erregea guduan hil zenean, Macbeth erregetzara iritsi zenean, haren seme Malcolm III.ak Ingalaterrara ihes egin zuen. Erregegaiaren osabak, Northumbriako kondeak, bere gudarostea Eskozian sartu zuen, Macbethi erasotzeko. Gudu larri batean Macbeth hil eta Malcolm jarri zuten errege. Haren bizitzatik hartu zuen gaia Shakespearek bere Macbeth idazteko.