MacAdam, John Loudon
Ingeniari eskoziarra (Ayr, 1756 - Moffatm, 1836). 1798-1815 bitartean egin zituen zenbait esperimenturen ondoren, errepideak hobetzeko sistema bat asmatu zuen, bere izena daramana. 1827tik aurrera Ingalaterrako errepide guztiak konpondu ziren molde berriaren arabera. McAdam-en modua berehala zabaldu zen beste herrialdeetara. v Macadam. iz. Teknol. Errepideetan erabiltzen den zoru–estalkia, bi geruzaz osatua: harri xehetuzko bat (azpikoa), eta legarrezko eta hondarrezko beste bat (gainekoa). Gaineko geruza, zanpatu eta busti ondoren, alkaternaz gogortzen da.