Llach, Lluis
Kataluniar musikagilea eta kantaria (Verges, 1948). El setze jugtes (1967) taldeko kide izan zen, eta geroago nova cançó taldeko ordezkari nagusi izatera iritsi zen. 1970. urtean aurkezpena egin zuen Madrilen. Oso musikagile ezaguna da Espainiako estatu osoan eta kantaldiak eskaini izan ditu Europan eta Hego Amerikan. Llach-ek literatura, eta politika eta gizarte arazoak hartzen ditu oinarri musika egiteko. Disko ugari argitaratu ditu. Aipagarriak dira: Ara i aquí (1970), I si canto trist (1974), Viatge a Itaca (1976), Campanades a mort (1977), Verges 50 (1981) eta T’estimo (1984).