Luis
Germaniako lau erregeren izena. v Luis I.a. ik. Ludovico. v Luis II.a. (Germaniarra deitua). Germaniako erregea 843-876 urteetan (804 - Frankfurt, 876). Ludovico Errukiorraren semea zen. Karlos Burusoila anaiarekin batean borrokatu zen Lotario beste anaiaren aurka eta guztiz sendotu zuen bere aginpidea Rhin ibaiaren ekialdean. Luis III.a Gaztea eta Karlos III.a Lodia izan zituen seme. v Luis III.a. (Gaztea deitua). Germaniako erregea 876-882 urteetan (830 - Frankfurt, 882). Luis II.a Germaniarraren bigarren semea zen eta Frankonia, Turingia eta Saxoniako lurraldeak jaso zituen harengandik 865ean. Aitaren aurka matxinatu zen hala ere. Luis II.a hil ondoren, Bavaria kendu zion Karlomagno anaiari (879) eta mendebaleko Lotaringiaz jabetu zen 880an. v Luis IV.a. Germaniako erregea 900-911 urteetan (893 - Ratisbona, 911). Germaniako azken errege karolingiarra izan zen.