Luis
Napoliko hiru erregeren izena. v Luis I.a Anjoukoa. Napoliko erregea eta Proventzako kondea 1382-1384 urteetan (Vincennes, 1339 - Bari, 1384). Joan II.a Frantziakoaren semea zen eta Joana I.a Napolikoak egin zuen ondorengo Napoliko erresuman, baina huts egin zuen Karlos III.a Durazzokoaren aurka, eta ez zen inoiz izan Napoliko benetako errege. v Luis II.a Anjoukoa. Napoliko erregea eta Proventzako kondea 1384-1417 urteetan (Toulon, 1377 - Angers, 1417). Luis II.a Anjoukoa errege zen arren, Ladislas Durazzokoaren mende zegoen Napoli. 1409-1411 urteetan erresuma konkistatzen saiatu zen, baina huts egin zuen. v Luis III.a Anjoukoa. Napoliko erregea eta Proventzako kondea 1417-1434 urteetan (Anjou, 1403 - Cosenza, 1417). Napoliko erresuma eskuratu zuen Alfontso V.a Aragoikoarekin lehian.