Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis

Bavariako bi dukeren izena.  v  Luis I.a Wittelbaschekoa. Bavariako dukea 1183-1231 urteetan (Kelheim, 1174 - Kelheim, 1231). Othon Wittelbaschekoaren semea zen eta Palatinatuko duke ere egin zuen Frederiko II.a enperadoreak 1214an. 1225-1228 urteetan enperadoreorde izan zen, Frederiko II.a bosgarren gurutzadan zegoen bitartean. Enperadorearekikoa eten zuen hura eskomikatu zutenean (1227).  v  Luis II.a Wittelbaschekoa. Bavariako dukea 1253-1294 urteetan (Heidelberg, 1229 - Heidelberg, 1294). Oton II.aren semea zen eta Henrike anaiarekin banatu zuen aitaren oinordekotza. Goi Bavaria eta Palatinatua-Renania izan zituen agintepeko. Luis IV.a enperadorearen aita izan zen.