Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis

Turingiako 4 jaunen izena.  v  Luis I.a. (Jauzilaria deitua). Turingiako landgraf edo jauna (1042 - Rheinhardsbrunn, 1123). Turingiako lehen konde handia izan zen eta Henrike IV.a enperadorearen eta Henrike V.a haren semearen aurka borrokatu zen. Preso zegoen batean zaldi gainera jauzi eginda ihes egitea lortu zuelako ezarri zioten ezizen hura.  v  Luis II.a. (Burdinazkoa deitua). Turingiako landgraf edo jauna 1140-172 urteetan (1172an hila). Luis Jauzilariaren biloba zen eta Frederiko Bizargorriri lagundu zion gurutzadan eta Italiako kanpainetan.  v  Luis III.a. (Gozoa deitua). Turingiako landgraf edo jauna 1172-1190 urteetan (1190ean hila). Luis II.aren semea zen eta Frederiko Bizargorriari lagundu zion hirugarren gurutzadan.  v  Luis IV.a. (Santua deitua). Turingiako landgraf edo jauna 1217-1227 urteetan (1227an Italiako Otranton hila). Luis III.aren iloba zen eta santa Elisabet Hungariakoarekin ezkondu zen.