Lewis, Harry Sinclair
Estatu Batuetako eleberrigilea (Sank Center, Minnesota, 1885 - Erroma, 1951). Yaleko unibertsitatean ikasketak egin ondoren hainbat argitaletxetan lan egin zuen eta Saturday Evening Post eta Cosmopolitan astekarietan plazaratu zituen bere lehen artikuluak. Ipar Amerikako literatura modernoko mitorik handienetako bi sortu zituen 1920 inguruan: Main Street (1920, Kale Nagusia) eta Babbit (1922). Ia ondorengo eleberri guztiek Estatu Batuetako gizartea eta giroa erakusten dituzte: Arrowsmith (1925), Elmer Gantry (1927), Dodsworth (1929), Ann Vickers (1933), Gideon Planish (1934), Work of art (1934, Arte lana), It can’t happen here (1947, Ezinezkoa da hemen gertatzea) eta Kingsblood Royal (1947, Erregearen odola). Literaturako Nobel saria jaso zuen Estatu Batuetako lehen idazlea izan zen (1930).