Lewis, Carl
Estatu Batuetako atleta (Birmingham, 1961). Urrezko lau domina irabazi zituen Los Angelesko Olinpiar jokoetan (100 m, 200 m, 4 x 100 m eta luzerako jauzian) eta bi Seulekoan (100 m eta luzerako jauzian). 100 m-ko marka lortu zuen 1991ko Tokioko mundu txapelketan (9,86 segundo). 1992. urtean, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, beste bi titulu eskuratu zituen (luzerako jauzia eta 4 x 100), eta Atlantakoetan, urrezko domina luzerako jauzian. Hala, guztira hamar olinpiar titulu eskuratu ditu (bederatzi urrezko domina eta zilarrezko bat), parte hartu duen lau Olinpiar Jokoetan, lau alorretan –luzerako jauzia, 100 eta 200 metro eta txanda-; era horretan, inoiz izan den atletarik hoberena bihurtu da Carl Lewis. Horrez gainera, disko bat grabatu, film batean parte hartu eta bere enpresa sortu du. Sari asko jaso ditu, besteak beste, Kirolaren Asturiasko Printzearen saria (1996).