Lewis, Cecil Day
Ingelesez idazten zuen irlandar idazlea (Ballintogher, Irlanda, 1904 - Londres, 1972). Oxfordeko unibertsitatean ikasketak egin ondoren Cambridgeko unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Ingalaterrako 1930 ondoko urteetako poetarik handienetakoa izan zen. Obra nagusiak: Transitional poems (1929, Transiziozko poemak), The Magnetic Mountain (1933, Mendi magnetikoa), A Hope for poetry (1934, Poesiaren etorkizuna), The Poetic Image (1947, Irudi poetikoa) eta The Buried Day (1960, Egun ehortzia) obra biografikoa. Minute for Murder (1948) eta Whisper in the Gloom (1954) polizia eleberriak eman zituen argitara Nicholas Blake ezizenaz.