Lewis, Jerry
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Newark, 1926). Txikitatik hasi zen eszenarioetan. Dean Martin kantariarekin arrakasta handia lortu zuenez gero, Paramount etxeak biak lanerako hartu zituen. Hamasei film egin zituzten elkarrekin, denak antzekoak: egoera barregarriak, Lewis inozo eta imintziogile, kantak. Hollywood or bust (1956) da garai horretako onena. Dean Martinengandik bananduta, bakarlari gisa parte hartu zuen hainbat film bitxitan: Cinderella (1960), It’s Only Money (1962), Who’s Minding the Store? (1963). Zuzendaritzan ez zuen lortu antzezle gisa eman zuen maila. Bere filmik aipagarriena The Nutty Proffessor (Irakasle Zoroa, 1963) da, Jeckyll eta Hyde mitoaren egokitzapen arina.