Lewis, John Llewellyn
Estatu Batuetako sindikalista (Lucas, Iowa, 1880 - Washington, 1969). Meatzari galestar baten semea zen eta oso gaztea zela sindikalismoan hasi zen lanean. 1920an United Mine Workers of America sindikatuko lehendakari hautatu zuten eta American Federation of Labor sindikatukoa 1934an. Irten egin zen azken sindikatu honetatik Congress of Industrial Organizations sindikatuen batasuna antolatzeko. Ekintza zuzenen (grebak, lantegien okupazioak) eta industria-demokraziaren aldeko agertu zen. Hoover bultzatu zuen 1928an eta Roosevelt 1936an lehendakaritza hauteskundeetan.