Leonardo Pisano
(Leonardo Fibonacci jaiotza izenez). Italiar matematikaria (Pisa, 1175 - 1240). Arabiar zenbaki sistema mendebalean zabaltzen lagundu zuen Liber Abaci (Abakoaren liburua) haren lan nagusiarekin; indiar eta arabiar matematikari buruz Europan idatzi zen lehena da. Indiar eta arabiar sistemek erromatarraren gainean duten nagusitasuna agerian utzi zuen Pisanok. Ekuazio koadratikoei buruzko lanak ere egin zituen eta orobat analisi diofantikoaren inguruan zenbait ikerketa.