Leone, Sergio
Zinemagile italiarra (Erroma, 1929 - Erroma, 1989). Zinema mutuaren garaiko zuzendari baten semea, Espainian filmaturiko spaghetti-western izeneko lanek egin zuten ospetsu: Per qualche dollaro in più (1965, Dolar batzuk gehiagorengatik) eta Il buono, il brutto, el cativvo (1966, Ona, zakarra eta gaiztoa). Plano ausartak erabiliz eta Ennio Morricone-ren musika erraz eta dramatikoaz arrakasta handia lortu zuen. Western generoan forma berrikuntzak egin zituen. C’era una volta in America (1984, Behin batean Ameriketan) da bere lanik sakonena, gansger istorio erromantiko bat, zehatz eta dotore filmatua.