Leonardo, Jose
edo Jusepe. Espainiar margolaria (Calatayud, 1605 - Zaragoza, 1656). Madrilen egin zituen margolaritzako ikasketak eta Vicente Carducho eta Velazquezen laguna izan zen. Gorteetako margolari garrantzitsuenetakoa izan zen, bestalde. Titulu nagusiak: Rendición de Juliers, Toma de Brisach, La Magdalena limpiando los pies al Señor, Noli me tangere, Nacimiento de la virgen, Desposorios de la Virgen, Visitación, San Juan Bautista, Degollación de San Juan Bautista eta Alarico. Zentzua galdu zuen 1648 inguruan eta eroturik hil zen.