Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leonera

iz. Iberiar penintsulako hizkuntza erromantzea. Leonera gazteleraren eta galego-portugesaren artean garatu zen, eta Leongo erreinuko hizkuntza nagusia izan zen. Asturias, Leon, Zamora, Salamanca eta Kantabriako mendebalean zabaldu zen hasieran eta Extremadura aldera igaro zen XII. mendetik aurrera. XIV. mendean hasi zen gaztelera Leongo erreinuko lurretara zabaltzen; XVI. mendean gaztelera zen nagusia Leongo ordokietan, ez ordea, mendialdean. Leoneraz hitz egiten dute gaur egun Asturiasen (bertako hizkera, asturiera edo bablea, leonera mota bat da) eta Leongo herrialdeko Bierzo aldean. Nolanahi ere, gaur egun gaztelaniazko dialektoa da.