Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lemorratz

iz. Zool. Perziformeen ordenako korifenidoen familiako arrain hezurduna, 1,5 m inguru luzea (Coryphaena hippurus). Buru handia eta mutur motza izaten du. Oso bizkar-hegal luzea du, eta sarde itxurako isatsa. Bizkarraldea urdin iluna du, orban beltzekikoa, eta sabelaldea berriz zilar-kolorea. Arrain hegalariak jaten ditu, batez ere. Itsaso guztietan bizi da. Jateko ona da.