Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lemuroideo

izond. Zool. Izen bereko azpiordenako ugaztun primateez esaten da. Neurriz erditsukoak edo txikiak dira. Aurpegia ilez estalia dute, hankak, berriz, atzapar edo azkazaldunak dituzte, eta isatsa luzea, baina ez oratzailea. Fruitu jaleak edo orojaleak dira, eta gauez eta zuhaitzetan ibiltzen dira. Afrikan eta Asiako hegoaldean bizi dira. Hiru familia biltzen dira lemuroideoen azpiordenan: lemuridoak, daubentonidoak eta lorisidoak.