Lemoiz
Bizkaiko udalerria (Plentzia-Mungia eskualdea). 1997ko datuen arabera, 874 biztanle ditu (lemoiztarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 559 euskaldun, 117 ia euskaldun eta 145 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza (bazka landareak, barazkiak; langileen % 27), industria (janari industria, zurgintza, eraikuntza; langileen % 26) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak; dendak, administrazioa, irakaskuntza; langileen % 47) dira. Aipagarri dira Andre Mariaren eliza erromaniko-gotikoa eta Santo Tomas ermita. Lemoiz udalerriaren eremuetan zentral nuklear bat eraikitzen hasi ziren 1972an baina herri ekimen batzuen eta ETA erakunde armatuaren parte-hartzearen ondorioz, 1981ean bertan behera utzi zen haren eraikuntza.