Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lemurido

izond. Zool. Prosimioen ordenako izen bereko familiako tximinoez esaten da. Muturra luzea dute, batzuek azeriaren antzekoa; hankak luzeagoak dituzte atzekoak aurrekoak baino. Ile trinkoa eta itxia dute. 36 hortz eta hagin izaten dituzte. Gauez higitzen dira eta zuhaitzetan ibiltzea atsegin zaie. Sei genero biltzen dira lemuridoetan: lepilemur, lemur, hapalemur, phaner, microcebus eta cheirogaleus. Madagaskarren eta Komore uhartedian bizi dira denak.