Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lena

Errusiako ibaia, Siberiako ekialdean dagoena. Errusiako ibai handienetako bat da. 4.400 km ditu eta horietako 3.436 km-tan ontziz ibil daiteke. Baikal aintziratik hurbil jaiotzen da eta Ozeano Artikoko Laptev itsasoan isurtzen du ura. Itsasoratu aurretik 402 km-ko delta zabal bat eratzen du.