Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kwangtung

Txina hegoaldeko probintzia, Txinako itsasoaren ondoan. 220.00 km2 eta 42.800.000 biztanle inguru. Hiriburua Kanton. Kwangtung-eko klima, Kantzerreko tropikoak zeharkatzen duenez, tropikala eta hezea da. Arrantzak eta itsasketak garrantzi handia dute. Nekazaritzari dagokionez tropikoko gaiak lantzen dira: arroza, azukre kanabera, kafea, kokoak. Muinoetan te sailak eta  zeta-harrak hazteko masustondo sailak daude. Sikiango deltan biztanleen heren bat bizi da. Probintziak wolframio eta manganeso meatze handiak ditu. Kostaldean dago bilduta industria eta hirigintza gehiena.