Kwazulu
Hego Afrikako estatu ez-independentea (homeland) Natal probintzian. Hego Afrikako zuluen erdia baino gehiagoren bizilekua da. 3.750.000 biztanle inguru. 30.151 km2. Hiburua: Ulundi, zulu inperioaren azken hiriburu historikoa. Behi azienda, artoa eta basartoa. Mea baliabide handiak ditu: ikatza, gisua, kaolina, basaltoa. Industrian: oihalak, zura, gai kimikoak, etab.