Kwabena Nketia, Joseph Hanson
Afrikar musikagilea (Ghana, 1921). Akropongen ikasi zuen Robert Danso musikari eta organistarekin. Ghanako akan tribuaren hizkuntzako (twi) ehunka kanta transkribatu eta argitaratu ditu. Hizkuntza horretako eskolak eta musikako eskolak eman ditu Akropongo eskolan. Londresen beka bat lortu zuen, eta han, hizkuntzalaritza modernoa ikasteaz gainera, pianoa, harmonia eta kontrapuntua ere ikasi zituen. Jaioterrira itzuli ondoren, Hizkuntza Departamentuan hasi zen lanean. 1942an musika lanak idazten hasi zen eta abesbatzetarako hainbat kanta egin zituen. Ghanako Unibertsitateko Soziologia Departamentuak Afrikako Ikerlanen Adiskide izendatu zuen 1952an. Harrezkero hainbat lekutan ibili da: Nigeria, Ekialdeko Afrika, Estatu Batuak, Jamaika. Musika eta hizkuntza uztartuz ikerketa ugari egin ditu. Pittsburgheko Unibertsitatean musika irakaslea izan da. Egindako ikerketen emaitza gisa, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu: Akan jendearen heriotza kantak (1955), Musika afrikarra Ghanan (1962), Mendebaldeko Afrikako musikaren historia eta antolaketa (1962), Danborrak Ghanako akan komunitateetan (1963), Ghanako folk kantak (1963), Afrikako jainkoak eta musika (1970), Akan jendearen historia eta kultura (1982).
- kuxita
- kuxkuxean
- kuzkur
- kuzkurtu, kuzkur(tu), kuzkurtzen
- kuzkurtze
- Kwabena Nketia, Joseph Hanson
- kwakiutl
- Kwangju
- Kwangsi
- Kwangtung
- Kwarizmi, Muhammad ibn Musa al-