Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kwangsi

Txinako hegoaldeko eskualde autonomoa, Vietnamdik ipar-ekialdera, 230.000 km2 eta 20.000.000 biztanle. Hiriburua: Nanning. Kare muino multzo batek Si-kiang ibaiaren haranak sortzen ditu. Eskualde honen mendebalean txuang, yao, miao eta tung etniak bizi dira, nekazaritzari emanak. Ekialdean txinatarrak bizi dira; arroza, azukre kanabera eta tea lantzen dute.