Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kwakiutl

iz. Etnogr. Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko leinu indiarreko kidea. Kwakiutlak Kanadako Vancouver uharteko kostaldean bizi dira. Wakash hizkuntzaren hainbat dialekto hitz egiten dute. Arrantzatik bizi dira, eta trebetasun handia dute egurra lantzen; zurezko etxeak, txalupak, totem-ak eta abar egiten dituzte.