Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koma 2

iz. Med. Osasun egoera larria, gorputzaren funtzio gehienak, bizitzeko ezinbestekoak diren arnasketa eta zirkulazioa izan ezik, galtzen direnean sortua. Koma egoeran arnas eta zirkulazio funtzioak bete ohi dira baina konortea eta mugimendu, sentikortasun eta adimen funtzioak erabat apaltzen dira. Mota askotako koma egoerak bereizten dira: koma egoera arinenetan eria esnatua dagoela dirudi, ametsetan bezala hitz egiten baitu eta mugitu egiten baita; larrienean berriz elektroentzefalograma laua izaten da eta bihotzean eta arnasketan gorabeherak gertatzen dira. Koma egoerak ez du iraupen jakinik: badira ordu edo egun batzuk igarota koma egoeratik “esnatzen” diren eriak, baina badira garuneko zeluletan gertatuko kalteen ondorioz sekula esnatzen ez direnak. Gorabehera askok sor dezakete koma egoera, eritasunek, infekzioek, tumoreek, etab.