Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kolliker, Rudolf Albert

Suitzar histologoa eta biologoa (Zurich, 1817 - Zurich, 1905). Zuricheko eta Würzburgeko unibertsitateetan lan egin zuen anatomia konparatuaren eta fisiologiaren sailean. Obra nagusiak: Handbuch der Gewebelehre des Menschen (1852, Giza histologiazko eskuliburua) eta Entwicklungsgeschichte des Menschen und der höheren Tiere (1861, Gizakiaren eta animalia gorenen enbriologia). Zeitschrift für wissenschaftliche Zoologie agerkaria sortu zuen 1848. urtean Karl von Siebold kirurgialariarekin batera.