Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kollataj, Hugo

Poloniar politikaria eta idazlea (Doderkaly Wielkie, Volhynia, 1750 - Warsaw, 1812). Krakovian, Vienan eta Erroman ikasketak egin ondoren Krakoviako unibertsitateko erretore izendatu zuten. Jakobinismoaren eta garapenaren aldeko zen; 1790. urteko konstituzioa idatzi zutenetako bat izan zen Kollataj. Historiari eta politikari buruzko obrak eman zituen argitara nagusiki: Poloniako herriaren eskubide politikoak (1790) eta 1790eko maiatzaren 3ko Konstituzioaren onarpenaren eta suntsipenaren inguruan (1793).