Kollontai, Aleksandra Mijailovna
Errusiar iraultzaile feminista (San Petersburgo, 1872 - Mosku, 1952). Errusiako gudarosteko jeneral baten alaba zen eta alderdi sozial-demokratako kide egin zen 1899. urtean. 1915ean boltxebikeen alde jarri zen. Herri sorospenerako komisario izan zen lehen gobernu iraultzailean (1917-1918) eta komunista ezkertiarrekin batu zen. Gobernutik at izan zen estalinismoaren garaian eta Norvegian, Mexikon eta Suedian enbaxadore izan zen 1923-1945 bitartean. Familia autoritarioa eta sexu zapalkuntza hautsiko dituen ikusgune iraultzailean oinarritu zuen emakumearen askatasunaren aldeko borroka. Obra nagusiak: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909), Moral berria eta langileria (1919), Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920), Bakartasuna eta amatasuna (1921) eta Langileriaren oposizioa (1921).
- kolunbiforme
- koluria
- kolusio
- Kollataj, Hugo
- Kolliker, Rudolf Albert
- Kollontai, Aleksandra Mijailovna
- Kollwitz, Käthe
- koma 2
- koma 1
- komandante
- komandantzia