Kollwitz, Käthe
Alemaniar margolaria (Königsberg, 1867 - Dresden, 1945). Berlinen eta Munichen egin zituen pintura ikasketak. Bera izan zen Prusiako Arte Akademiako lehen emakumezko kidea. Hiri handietako eta nekazari eremuetako langile jendearen bizimodu pobrea islatu zuen bere obretan. Lan nagusiak: Ehuleen greba (1897), Nekazarien gerra (1903-1908) eta Emakumezko langilea (1906).