Komandorsk
Asiako ipar-ekialdeko uharteak, Kamtxatkako penintsularen ekialdean (Errusiako Errepublika), Bering Itsasoaren hego-mendebalean. Uharte nagusiak: Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen. 1.848 km2-ko eremua hartzen dute guztira. Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari eta itsasarteari Bering izena.