Koechlin, Charles
Frantses musikagilea eta teorikoa (Paris, 1867 - Le Canadel, Var, 1950). Parisko kontserbatorioan ikasi zuen Massenet-ekin eta Fauré-rekin. Satie eta Stravinski-ren eragina jaso zuen. Koechlinek bitonalitatea, politonalitatea eta atonalitatea erabiltzen zituen, eta polifonia korapilatsuak ere egin zituen batzuetan. Kipling-en Oihaneko Liburuan oinarrituta, poema sinfonikoak idatzi zituen. Lan horren barnean aurkitzen dira Koechlinen lan nagusiak: La Course de Printemps, La Méditation de Purum Baghat, La Loi de la Jungle, Les Bandar-Log. Kamerako musika idatzi zuen eta sonatak musika tresnetarako. Musika lan ugari idatzi zituen, eta baita Debussy-ri eta Fauré-ri buruzko liburuak ere.
- kodiak hartza
- Kodiak
- kodize
- kodoin
- Kodros
- Koechlin, Charles
- koefiziente
- koentzima
- Koeppen, Wolfgang
- Koestler, Arthur
- kofadura