Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kodiak

Alaskako hegoaldeko uhartea (Estatu Batuak), Alaskako golkoaren ertzean; Shelikof itsasarteak bereizten du uhartea Alaskatik. 7.341 km2 eta 9.939 biztanle. Hiriburua: Kodiak (4.756 biztanle, uhartearen ipar-ekialdean, Chiniak-eko badiaren ertzean). Arrantzan eta arrantzaren inguruko janari industria da uharteko ekonomia jarduera nagusia. Itsas eta aire armaden base bat dago hiriburuan. Uhartea 1763. urtean aurkitu zuen Stefan Glotov errusiarrak eta 1784. urtean sortu zen lehen herria.